XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oi, aur eder! Ez uste larregirik kolorean ezar.

Zuandor-lore txuriak bertan bera erortzen dira, ahabi beltzak, ordea, biltzen ditute.

Zapuzten nauzu, bai.

Alexi, ta nor ote naizenik ere ez duzu galdetzen, ez eta zeiñen aberats artaldez, zeiñen ugari esne txuriz.

Baditut milla ardi Sikili'ko mendietan alderrai: esne berririk etzait peit ez udan, ezta neguan ere.

Anpion Didark'arrak artaldeak biltzekoan Akto'ko Arakintu'n kanta oi zitun abestiak kantatzen ditut.

Ez nauzu ain itsusi ere.

Oixtion, itsasoa aize gabe zegola, ur-ertzean begiratu naiz.

Iñoiz irudiak lausotzen ezpagaitu, ez naiz Daphni'ren beldur.

Ori zuk erabakiko.

Oi! nerekin bizi nai ba'zenu, bederik, landa zikin eta etxola apaletan, oreiñak zirikatu ta aker-taldeak ziguin orlegietara akulatzeko! Nerekin, Pan'en antzera, oianetan abestuko zenuke.

Pan'ek, lenengoz, txirulak ezkoz elkartu zitun.

Pan'ek dauka ardi ta ardi-iabeen ardura ere.

Ez arren garbaitu balin txirulak zure ezpaintxoak igatu baletza.

Zer ez ote zunegin Aminta'k gauza auek ikasteko.

Badut nik zazpi odi ezberdiñez egindako txirula bat, Dameta'k eskusariz, aspaldi emana.

Ara iltzerakoan esan zidana: Zu zaitu bigarren iabe (txirulak alegia).

Orrela ziñon Dameta'k, eta Aminta ergela bekaitzez zegon.

Baditut gaiñera bi antxume, nolabaiteko larre batean arkituak, oraintxe ere larrua orban txuriz iantzita daukatenak; bi-pana ardi-titi legortzen ditute egunero; zuretzat gordeta dauzkat.

Aspalditik Testili'k berari uzteko esaten dit, eraman ditzan; eramango ere ditu zuk nere emariak nardatzen bait-dituzu.

Zatoz onuntz, aur eder! Onatx, Ninpak ere, zuretzako otarre-bete zitoriz.

Nai txuriek, lili-margul ta urdamutur garaiak bildurik, unanu ta mirubelar usaitsuz naasirik, edota bitxika ta nolanaiko belar biguiñez txortaturik, illeri-lili xamurrak ta ahabi orailak elkartzen ditute.

Seska batekin, neonek bilduko ditut sagar-ille leunak (irasagarrak) eta ene Amarili'k ain maite zitun gaztain ta intxaurrak; baita ezko kolorezko aranak ere bilduko zaituztet ereñotz eta urbilleko gilloria, orrela elkarturik zuen usai goxoa naasten duzutelako.

Basati aiz Koridon: Alexi ez duk emarien aiola, eta emari norgeiokan ez lioke lola'k berak ere irabaziko.

Ondikotz! zertan ari naiz errukarri au!.

Nere ero-aldi ontan Auster utzi dut lore artean, eta basurdea iturri gardenean.

Noren igesi zoaz ero ori? Iainkoak, baita Paris Dardani'koa ere, oianetan bizi ziran.

Bego Pala, berak eraiki urietan: guk oianak, oroz gainetik maita ditzagun.

Leoiama betokerrak otsoa billatzen du, otsoak, berriz, auntza auntz lizunak erratz-loratua eta Koridon'ek Alexi: bat bederaren atsegiñak garamatza.

Ikus: idiek goldeak daramazkite uztarritik eskegita, eta eguzkiak, etzaterakoan, aunditzen ari itzalak bikoizten ditu, ala ere ni, maitasunak erretzen nau: maitasunak ba ote duke iñoiz neurririk gero?.

Oi Koridon, Koridon: nungo ero-aldik artu zaitu?.

Zure matsondo ostotsua, erdi-iñausirik, zumarrean daukazu orandik.

Ii ta zume biguiñez zerbaiterako on daitekena egiteko gertu zaite.

Orrek zapuzten ba'zaitu, arkituko duzu beste Alexi'ren bat.

III'gn. UNAI-KANTA
Menalk eta Dameta'rena.

Gaia.- Teokritu'ren IV'gn. Idilian bezela, bukolika ontan ere bi artzaiek elkar-arkitzen dute; batak iñoren artaldea zaitzen du.

Ala ere Bergili'k V'gn..

Idilitik iaso du elkar-izketa onen mamia; Teokritu'k, Komata eta Lakon'en arteko lipizta bezala, Bergili'k, Menalk eta Dameta'ren artekoa idurikatzen du.

1-27n.: Elkarri sekulakoak esaten dizkie.

28-59n.: Bakoitzak bere trebetasunak aipatu ondoren, bertsodemarako eupada iaurtitzen die elkarri; Palemon auzoa artzen dute auzi-epailetzat.

60-107 n.: Aldizka ahapaldiak ialkitzen ditute bertsolarien gisa.

108-111 n.: Palemon'ek zein ote dan garaile ezin dezakela erabaki aitortzen du.

Menalk'ek.- Ezaidazu, Dameta: norena da artaldea? Melibeu'rena ez ote?.

Dameta'k.- Ez, Egon'ena baizik; orantsu utzi zidan neri Egon'ek.

Menalk'ek.- Zoritxarreko ardi ta artaldeak beti ere!.

Iabea Neree'n inguruan dabillen bitartean, bera baiño ni laztanago ez ote naun izango beldurrez, artzai arrotz onek orduko birritan erasten ditu ardiak, abere gaixoak legortuz eta bildotsei esnea lapurtuz.

Dameta'k.- Gogora ezazu, orrelakoak arduratsuago gizonei egotzi bear zaizkiela.

Badakigu zu ere nork eta zein santutxotan... akerren begirakun okerpean... Ninpha errexek par zegiten, ordea....

Menalk'ek.- Mikon'en landare ta matsondo berriak itai gaiztoz mozten ikusi nindutenean, agian....

Dameta'k.- Edota ementxe, pago zarren ondoan Dafni'ren uztai-geziak autsi zenituenean; zu, Menalk gaizto ori, emari oriek aurrari eskeñiak zirala ikustean sumindu ziñan, ilko ere ziñan, noski, kalterik ezin egin izan ba'zenezaion.

Menalk'ek.- Zer egin dezakete iaubeek, lapurrak orrelakoetara ausartzen diranean?.

Ez ote zaitut ikusi, gaizto ori, Lisika'ren zaunkak gora-bera, Damon'en akerrari xedebak edatzen?.

Eta nun amiltzera doa? Titir bil ezak artaldea oiu egin nizunean zarmuka artean ostentzen ziñan.

Dameta'k.- Kantuz garaitu nuenez gero: ez ote zidan nere txirul-doiñuz irabazi akerra emango? Ezpadakizu ere, aker hura nerea zan.

Damon berberak ere aitortzen zidan ori, alabaiña ezin zezaikedala eman esaten zun.

Menalk'ek.- Kantuz zuk ua (garaitu)?.

iñoiz ukan ote duk ezkoz elkartutako txirulik gero?.

Arlote orrek, txirula motel batez, ez al zenitun gurutzbideetan doiñuak errukarriro lardaxkatzen?.

Dameta'k.- Beraz, biotan nor ote dan geiago, aldizka ikus dezagun nai al duzu?.

Nik bigantxa au ezartzen dut (gaitzetsi ez dezazun ere... bi aldiz datorkit erasteko, eta bere errapean bi ume azten ditu).

Zuk, berriz, esaidazu zer baituratzen duzun nerekin burrukatzeko.

- Iarraitzeko.